XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu haiekin geratu ginen, Alexisi Aitonaren liburu ilustratu bat erakutsi nahi niolako: Iliada.

Liburua apalategirik altuenean zegoen, eta haren bila eskaileratxora igo ondoren, hura ikusmiratzeko azken mailan eserita geratu ginen.

Nik sarritan ikusita neukanez, begiratu bat eman eta Alexisek ondo ikusi eta orrialdea pasa arte itxaroten nuen.

Halako batean beherantza begiratu eta gain hartatik Aitonaren bulegoa desberdina iruditu zitzaidan.

Aitonaren burusoila ikusten nuen, distiratsu, eta bere ondoan Alexisen aitaren ilea, guztiz beltza.

Lasai eta ahopeka mintzatzen ziren.

Baina sarriago Aitona zen galdetzen eta Alexisen aita kontatzen zuena.

- Begiraiozu Hektorri, begira nola daraman Akilesek haren gorpua bere gurdiaren atzekaldean esan zuen Alexisek lamina erakutsiz.

Ni Hektorren alde nago -jarraitu zuen.

Eta zu, Melia?

- Akilesekin, noski, greziarra bait da.

- Eta horrek zer axola dio?

Greziarrek troiarrak saldu zituzten.

- Greziaren arerioarekin zaude hortaz?

- Zein areriorekin dago Alexis? -galdetu zuen bere aitak guri begiratzeko burua altxatuz.

- Troiarrekin -erantzun nik.

Eta greziarren errua izan zela dio.

Aitonak eta Alexisen aitak barre egin zuten.

- Berea ez zen Herri bat konkistatzera joan zirenez, errua greziarrena da esan zuen Alexisen aitak.

- Eta gu, greziarrak izanda, arerioarekin ados egon gaitezke? -esan nuen harrituta.